XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Elkarrekin lanegindako memento horiek,
Ez dezagun ahantz, halere, geuk sortzen dugun heziketa-giroak baldintzen duela haurren ekintza-mota.
Haurrek hautatuko duten ekintza-mota (gero hezibide bihurtua) geronen eskuetan dago;
Biharko gizonak diren horientzako, Gaston Berger-ek gomendatzen zuena jakin beharra dago: bilaketa-giroan sartu behar da
.
Zertan datza hau? Urruti ikustean, zabal ikustean, arrisku hartzen jakitean; eta, batez ere, gizonarengan pentsatzean
.
Ez inundik ere kulturaren eta teknikaren mailan, probetxu emankor soilaren bila, mundu hertsian bizi den gizona; baizik-eta bere fidantzia sormenean eta oldean jartzen gauza den gizona: bere buruaz ongi jabe, eta tokatu zaion munduaz ere benetan jabetua den gizona.
Ibiltzen erakatsi nahi lukean irudiaren aurrean H. Michaux olerkariak bezala, guk honela diogu: Ez da erraza harentzako, ez enetzako: tarte zabal batek berezten gaitu
.
Axola duena hau da: lehen urratsa aproposa izatea.
Dena dago lehenengo mementoko urrats horretan.
Irudiarentzako, badakit, dena da lehenengo pausuaren araberakoa.
Badakit jakin, ederki dakit hain zuzen; eta horretatixek heldu da ene ezinegona
.
Lehenengo urrats horretan lagungarri gertatzen jakingo ahal dugu?.